Haritza Diaz de Gereñuk neurketa ederra jolastu zuen eta Hernaniko Legarreta 22-11 garaitu zuen.
Olazabalek, aldiz, ezin izan zion Alegriari aurre egin eta hernaniarra 9-22 gailendu zen.
Lau eta erdiko jardunaldia izan zuen Peru Urdanpilletak ere, hilaren 28an, Zaldibian. Gaztelupeko Mendizabalen aurka neurtu zituen indarrak eta herritarra nagusi izan zen, 15-22.
Bestalde, alebinen Gipuzkoako Berezkoak txapelketako lehen jardunaldiari egin zion aurre Oier Jauregik eta ez zuen lan makala izan. Pilotari gazteak bere mailako jokalari onenetariko baten aurka egin zuen, Behar Zanako Iraola eta ederki borrokatu arren, ezin izan zituen nahi adina tanto egin. Ondorioz, Iraola 16-3 nagusitu zen.
GRABNIko finalean
Era berean, Intzako kide Urdanpilleta GRABNI lehiaketako trinketeko finalera iritsi da Gipuzkoako selekzioarekin. Finalerdian Gaztelekuko Cestaurekin batera Nafarroa 40-12 gainditu zuten. Hilaren 6an, 15:00etan, txapela izango dute jokoan Gasteizen; Bizkaia izango dute aurrez aurre.