Etxean lau tantoko aldeari itzulia eman beharko dio Gesalaga Okelan Zarautz taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko maiatzaren 3a

Jon Ander Puertas herritarra, baloi batengatik borrokan. Arg.: Prestaenea/Zarautz Rugby Taldea

Zarautzen Gesalaga Okelan Zarautz RTk Mazabi Santander Independiente RCren aurka jokatu zuen hilaren 30ean, San Roman zelaian, Santanderren. Aurkaria 17-13 gailendu zen arren, etxean jokatuko dute joaneko norgehiagoka eta itzulia emateko aukera du Zarauzko taldeak. Fran Puertas herritarrak zuzentzen duen taldeak Ohorezko Mailara igotzeko sailkapen neurketa interesgarria jokatuko du maiatzaren 7an, Astin

Santanderreko lehiako lehen zatia borrokatua izan zen. 3-10 aurreratzea lortu zuten beltzek. Santanderrek ez zuen amore emango, ordea eta zigor kolpeen bitartez  aldea murriztea lortu zuten atsedena baino lehen, 9-10-

Bigarren zatian, ederki eutsi zioten aurkariari Fran Puertasen jokalariek azken zortzi minutuetara arte. Zigor kolpe bat huts egin zuten beltzek eta berdeek entsegu eta zigor kolpe batekin markagailuari itzulia ematea lortu zuten, 17-14. Azken segundora arte borrokatu zen Zarautz, baina ezin izan zen azken marrara gerturatu.