Sare Herritarrak adierazi du "etapa berri baten aurrean" dagoela, 34 urte eta gero euskal presoei aplikatutako urruntze politika amaitu delako. Edonola ere, azpimarratu du haien "eskubideen urraketek" ez dutela amaierarik izan oraindik, eta, horren aurrean, salbuespen neurriak alboratu eta legedia aplikatzea eskatzen jarraituko duela. Ildo horretatik, Lasarte-Oriako taldeak Etxera Eguna mobilizazio ekimena antolatu du igande honetarako, hilak 7. Batetik, 09:30ean, mendi martxa egingo du Santa Barbarara, eta, bestetik, itzultzean, 12:30ean Okendo plazan, talde argazki bat. Gero, luntxa izango dute partaideek eta bertsolarien emanaldia entzuteko aukera ere bai.