Gaur hasiko da Balioetan Hezi zikloa

Txintxarri Aldizkaria 2023ko maiatzaren 3a

Felix Garitanok gaur egungo Elizaren egoeraz hitz egingo du ostiralean.

Danok Kide elkartean antolatutako XIV. Balioetan Hezi jardunaldiak gaur hasiko dira, Iñaki Perez de Arrilucea naturopata psikofisikoak emango duen Doluaren bidea: esperientzia unibertsala hitzaldiarekin. 19:30ean izango da, kultur etxeko hitzaldi aretoan. 

Bihar eta etzi beste bi solasaldi aurrera eramango dituzte:

  • Bihar, 19:30ean kultur etxean, Bizitza, bizitzaren ondoren hitzaldia emango du Mikel Lizarralde medium, psikologo eta iragarleak.
  • Etzi, 19:30ean kultur etxean, Zer ari da gertatzen gaurko Elizan? solasaldia eskainiko du Felix Garitanok.

Jardunaldi hau udalarekin elkarlanean antolatu du Danok Kidek.