Datozen egunetan banatuko dituzte Errigoraren kanpainako produktuak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 3a, 10:17
Herritar talde bat, Errigorako produktuak jaso berritan.

Errigoraren Lasarte-Oriako lantaldeak jakinarazi du datozen egunetan banatuko dituela Eskutik Eskura kanpainako produktuak, Ttakunenea elkartean: hilaren 9an eta 10ean, 16:00etatik 20:00etara, olioa; eta hilaren 16an eta 17an, ordu tarte berean, kontserbak. Bide batez, eskerrak eman dizkiete egitasmoarekin bat egin duten guztiei eta bide horretan sinesten duen orori.