Kanpora sartzen obra estreinatu berri du Txalo Produkzioak konpainiak eta herriz herri ari da orain emanaldiak egiten. Xabin Fernandez izan da obraren idazlea: seropositiboa zela jakin zuen duela hamar urte, hau da, HIESa eragiten duen GIBa (Giza Immunoeskasiaren Birusa) zuela, eta bizipen horretan oinarrituta idatzi zuen antzerki obra. Idazle lanak egiteaz gain, antzezle ere ari da, baina ez bera bakarrik, berarekin batera ari baita, oholtza gainean, Intza Alkain lasarteoriatarra ere.
Kolore gorriko jantziak soinean agertzen da herritarra ezenatokian, eta GIBa hezurmamitzen du. Erakutsiko ditu horrek Fernandezi sortutako barne bizipen guztiak: beldurrak, kezkak, eta abar. Aitziber Garmendia da obraren zuzendaria.