Gaur goizean izendatu dituzte hauteskunde mahaietarako kideak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko maiatzaren 2a

Udal korporazioak ezohiko udalbatzarra egin du gaur goizean; hil honen amaieran egingo dituzten udal eta foru hauteskundeetako mahaikideak izendatzeko elkartu dira pleno aretoan. Plataforma informatiko baten bidez hautatu dituzte pertsona horiek. Guztira 207 lasarteoriatar izan dira, eta Norbere Datu Babeserako legea medio, datozen hiru egunetan jasoko dute horiek guztiek jakinarazpen ofiziala, etxean.