Hirurogei bat herritarrek parte hartu dute plataformak deitutako eta Donostia Bizirik, Eguzki eta Ekologistak Martxan elkarteek babestu dute ekintzan. "Erraustegia airea kutsatzen", "Lasarte-Oria esnatu, birziklatu" eta antzeko oihuak egin dituzte, adar hotsa eta musika lagun zituztela Kale Nagusian barrena joan direnean. Pankarta zeramatenen albo banatan heriotzaren mozorroa zeramaten lagun bana jarri dira, eta partaideetako askok birziklatzearen aldeko banderak, erraustegiaren aurkakoak edota buzoak zeramatzaten. Helmugan,
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideek beste behin salatu dute errauste plantak eragindako kalteak ezkutatu nahi badituzte ere, azterketek kutsadurak gehiegizko maila gainditu duela diotela eta arduradun politikoek neurririk hartu ez dutela.