LOTMEko talde batek Andoaingo mendi ibilaldiaz gozatu zuen. Noemi Santamaria eta Alberto Roman Zurich Rock ´n´ Roll Running Series Madrid probako Maratoi erdian izan ziren lehian eta Segura Zeraian mendi lasterketan izan zen Miguel Granado 14,5 kilometroko proba egiten, 01.57.05.
Mendi elkarteko kideak ez ziren lasterketaren batean lehiatu ziren herritar bakarrak izan. Aimar Sukunzak (15.59) eta Aitor Berasateguik (24.36) Irungo Milia 5 K probako bost kilometroko lasterketan parte hartu zuten.