Argazki lehiaketan parte hartzeko azken

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 28a

Aste Santuan toki eder asko bistatu dituzte TXINTXARRI-ko irakurleek; hala ikus daiteke erredakziora bidali dituzten argazki ederretan. Horien guztien artean zure ustez onena dena aukeratzeko lehiaketatxo bat jarri genuen martxan, eta bertan parte hartzeko azken egunak baino ez dira geratzen. Maiatzaren 1a izango da iritziak emateko azken eguna. Irudi irabazleak  Aldikaren kutixia produktu sorta bat eramango du etxera. Animatu eta parte hartu!

Oraindik bozka eman ez eta hala egin nahi duenak, hemen egin dezake. 

Beste saria epaimahaiarena izango da. Bertako kideen iritziz onena den irudiaren egileak Errigoraren produktuz betetako saski bat eskuratuko du.