Euskal Ligako 2. mailako taldeak liga maitu eta mantentzeko entrenamentuez gain, jubenil taldearekin lanean ari dira jokalariak "irakatsi eta laguntzeko".
Asier Acuriola entrenatzailea harro dago taldeak denboraldian zehar egindako lanarekin: "Maila izugarria erakutsi dute jokalariek neurketa askotan. Ligako txapelduna izan den Bera Bera kinka larrian jarri genuen (3-2) gure aurka lehiatu zenean".
Hala ere, denboraldiak bere argi eta ilunak izan dituela onartu du talde urdin-beltzeko prestatzaileak: "Ez dugu jardun erregularra izan. Taulako beheko taldeen aurka galdu dugu eta lehen postuetan zeudenen aurka aldiz ederki lehiatu da taldea".
Horregatik, lanean jarraitu eta jokalariek esperientzia gehiago behar dutela nabarmendu du: "Taldeak garapen bat izan behar du. Neurketetako momentu erabakagarrietan nola jokatu jakin behar dugu eta hori esperientziak emango digu".