Ostadarreko saskibaloi taldeak bikain lehiatu dira Mare Nostrum Cup Basket lehiaketan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko api. 27a, 12:30

Infantil Errendimendu Zilar taldea, garaikurrarekin. Arg.: Ostadar Saskibaloia.

Ostadar SKTren Saskibaloi saileko Mini mailako bost taldek hilaren 3tik 5era Salouen lehiatu den Mare Nostrum Cup Basket lehiaketan parte hartu baitzuten. Ederki lehiatu gainera; Lasarte-Oriako hiru taldek multzoko fasea gainditu eta lehen postuetan izan ziren

Infantil Errendimendu Zilar mailako gazteek garaikurra jaso zuten. Fortajau taldea izan zuen aurrez aurre finalean eta partida ona eginez, 31-40 irabazi zuen Ostadarrek.

Kadete Errendimendu Zilar mailako taldea bigarren izan zen. Ezagun bat izan zuen aurrean finalean, Bera Bera. Hasieratik donostiarrek erritmo gogorra jarri zuten eta talde urdin beltzak ezin izan zuen bere jokorik egin.  43-27 gailendu zen Donostiako taldea.

Infantil Errendimendu Urreko jokalariak, aldiz, podiumeko hirugarren mailan izan ziren.  Finalerdietan ezin izan zuten CB Valls garaitu, 52-35. Zailtasun ugari izan zituzten Ostadarreko kideek eta ezin izan zieten aurre egin.

Infantil eta Kadete Partaidetza taldeak, aldiz, ezin izan ziren azken faserako sailkatu eta hamahirugarren eta hamabosgarren amaitu zuten lehia, hurrenez hurren.

Emaitzak alde batera utzira, Endika Marrahi Ostadar Saskibaloi taldeko arduradunak esperientzia ikaragarria izan dela onartu du bai jokalari baita entrenatzaileentzat. Marrahik adierazi duenez: "Beti izan dugu gogoa horrelako lehiaketa batera joatekoa. Antolaketa bikaina izan da (autobusak zelaietara, hotelaren baldintzak...). Jokalarien jarrera ere azpimarratzekoa da eta errepikatuko dugula argi daukagu".

 

Ostadar Saskibaloia ataleko jokalariak (goian), Kadete Errendimendu (behean, ezkerra) eta Infatil Errendimendu Urre (behean, eskuinean) taldeak. Arg.: Ostadar Saskibaloia.