Ostadarrek Euskal Herriako Itzuliko porrako sariak banatu ditu

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 27a

Arg.: Ostadar SKT

Ostadar SKTk Euskal Herria Itzuliko porrako saribanaketa egin zuen hilaren 21ean, Larrañaga harategian. Romero Jr txartelak eskuratu zuen Itzuliko sari nagusia (400 euro) eta Gontzal Motorrek 200 euroko bigarrena. Urdaiazpikoak ere banatu ziren eta Larrañaga harategiko lagunek puntu gehien lortu dituen dendako saria jaso zuten. Aurki Italiako Giroko porrako txartelak egiteko aukera izango dute zaletuek. Maiatzaren 6a arte egongo dira txartelak eskuragarri ohiko denda eta tabernatan, zein Ostadarren webgunean. Egun horretan, bertan, Fossacesia Marina herrian hasiko da txirrindularien lehia.