LOKEko judokak podiumean izan dira Gazteizen eta Errenterian

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 27a

ASier Sagasti judoka, artxiboko irudian.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) judokek bi hitzordu izan dituzte eta podiumera igo dira berriro. Asier Sagasti judokak Beterano mailako Espainiako kopan parte hartu zuen hilaren 22an, Gasteizen. Herritarrak zilarrezko domina jantzi zuen 100 kilo azpiko M1 mailan. Bitan borrokatu zen Sagasti; garaipen eta porrot bana izan zituen eta bigarren sailkatu zen. Egun bat geroago, Marco Irisoren txanda izan zen. Irisok Eskola Kirola mailako Gipuzkoako txapelketa lehiatu zuen Errenterian. Lau borroka egin ostean, brontzezko domina jantzi zuen judoka gazteak.