Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 27a

Dantzaren Nazioarteko Eguna izango da etzi, hilak 29. Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolak aurreratu egin du ospakizun hori, gaur arratsaldean emanaldi sorta bat egingo baitu herriko beste elkarte eta eragile batzuekin elkarlanean: Erketz EDT, Sahara Taldea, Semblante Andaluz eta Amaia Gonzalez Caballeroren akademia. Ekitaldia 19:30ean hasiko da, Okendo plazan. Eguraldi txarra eginez gero, kultur etxeko auditorioan ariko dira.