Murgiondok infantil mailako pertika jauzia proban parte hartu zuen eta 2,30 metroko markarekin lehen postua eskuratu zuen.
Ostadar SKTko ordezkaritza zabalari dagokionez, Eider Redondo (20,20) eta Iugatz Almagro infantilak (20,21) 150 m. lasterketako zilarrezko eta brontzezko domina lortu zituzten.
Redondo, gainera, jauzi hirukoitzeko bigarren sailkatu zen 10, 41 metroko jauziarekin.
Alebin mailan, aldiz, Aitor Martinek pisu jaurtiketan (7,91 m.) bigarren postua eskuratu zuen eta Iker Ibea hirugarren izan zen altuera jauzian (1,34 m.).
Lehen hamarren artean izan ziren ere Amelie Flores – 6. postua– eta Oier Jauregi – 8. postua – alebinak 150 m. hesi lasterketan.
Iberdrola Ligan lehian
Bestalde, hilaren 15ean, Iberdrola Ligako Ohorezko mailako lehen jardunaldia jokatu zen Iruñean eta Atletico San Sebastian eta Bidasoa Atletiko (BAT) taldeekin izan ziren lehian herritarrak. Ostadarreko Naroa Furundarenak eta Enara Gonzalezek BATen izenean parte hartu zuten jauzi probetan; Nerea Eugik, berriz, bere harritxoa jarri zuen 100 m. eta 4x100 m. erreleboan Atleticok irabazteko.