Lasartearra elkarteko kideek jakinarazi dute bertso afari bat egingo dutela maiatzaren 12an, 50. urteurrena ospatzeko prestatu duten egitarauaren barruan. Ane Labaka eta Lierni Rekondo bertsolari lasarteoriatarrak ariko dira kantuan. Sarrerek 18 euro balio dute eta ekitaldiaren egunean bertan ordaindu behar dituzte bertaratzen direnek.