Buruntzaldea IKTk itsas zeharkaldiak edo triatloiak lehiatu nahi duten herritarrei hiru hilabetetako prestakuntza saioak eskaini dizkie. Maiatzaren 3tik uztailaren 21era, astean hiru egunetan (astelehena, asteazkena eta ostirala) entrenamendu bereziak egiteko aukera izango dute izena ematen dute kirolariek.
Izena ematea euren webguneko master atalean egin daiteke. Era berean, udako itsas zeharkaldietako Gipuzkoako Ligan parte hartu nahi duten herritarrei, taldearen bitartez lizentzia federatua egiteko aukera dutela jakinarazi du Buruntzaldea IKTk.