Udal korporazioak ezohiko udalbatzar bat egingo du datorren asteko asteartean, maiatzak 2, hilabete horren amaieran egingo dituzten udal eta foru hauteskundeetako mahaikideak nortzuk izango diren izendatzeko. Zozketa informatiko bidez hautatuko dituzte pertsona horiek; Norberaren Datu Babeserako legea tarteko, aukeratuek jakinarazpen ofizial bana jasoko dute euren etxeetan, egun batzuk geroago.