Partidak maiatzaren 28tik ekainaren 3ra bitartean jokatuko dituzte, teniseko pilotekin.
Maiatz amaieran eta ekain hasieran ospatuko dituzte auzoko festak Zabaletako auzotarrek. Egitarauko jarduera berrietako bat emakumeen* pala txapelketa izango da. Antolatzaileek jakinarazi dute izena emateko azken eguna igandea izango dela, hilak 30. Parte hartu nahi dutenek zabaletakopalatxapelketa@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu jokatzeagatik.
Partidak maiatzaren 28tik ekainaren 3ra bitartean jokatuko dituzte, teniseko pilotekin.