Kadete Errendimendu taldea Ligako hirugarren postua eskuratzeko borrokan ari da

Txintxarri Aldizkaria 2023ko api. 26a, 11:00

Maialen Chourraut kiroldegiko kantxan Ostadar eta Bera Bera Kadete Errendimendu Taldeen arteko lehia gogorra izan zen hilaren 22an. Denboraldiko bigarren fasean euren multzoko hirugarren izan ostean, orain bi taldeek Liga orokorreko hirugarren postua dute jokoan

Bi aurkariak gogoz atera ziren kantxara eta hasieratik nabaritu zen bi taldeen arteko lehia borrokatua izango zela. 

Lehen laurdenean donostiarrek ez zuten pertsonaleko lerrotik zorterik izan eta etxeko taldeak alde txikia ireki zuen markagailuan, 18-15. Bigarrenean  17nako berdinketa izan zen partzialean. Hirugarren laurdenean, aldiz, Bera Bera fin ibili zen eraso eta jaurtiketetan lehen minutuetan eta bere aldeko markagailua lortu zuen, 10-16. Ostadarrek ez zuen etsiko eta azken laurdenean 14-11ko partziala lortuta norgehiagoka berdindu zuen.

Era horretara, kanporaketa irekia geratu da; Donostian maiatzaren 6an erabakiko da garailea.