Xake azkarreko neurketek 30 minutu iraun zituzten; jokalari bakoitzak 15 minutu zituen bere jokaldiak pentsatu eta gauzatzeko.
Parte hartzaileek zazpi txandari aurre egin behar izan zieten lau goizean eta beste hiru arratsaldean eta emaitzen arabera, sailkapen orokorra osatu zen. Garailea Errenteriako Femonto Cultural taldeko Javier Pedrera izan zen (5,5 p.), bigarren bere taldekide Juan Luis Alfaro (5,5 p.), eta hirugarren Hondarribia-Marlaxka taldeko German Herrera (5,5 p.).
Herritarren artean, Taula Xake talde Aitor Albisu hemeretzigarren izan zen lau puntu lortuta. Juan Rodriguezek ere puntu berak eskuratu zituen, baina hogeita laugarren amaitu zuen lehia. Taula kide Alejandro Sanchezek eta Victor Alvarok, aldiz, ez zuten zorterik izan eta 1,5 puntu bakarrik eskuratu zituzten.
Emaitzak alde batera utzita, herriko xake taldeko kideek lehian zehar izan zen giroa nabarmendu dute: "denbora azkar pasa zitzaigun. Neurketak azkarrak ziren eta partiden artean, beste taldeetako kideekin hitz egiteko aukera izan genuen".