Hauek dira parte hartuko duten taldeak: Kukuka Antzerki eta Dantza Eskola, Semblante Andaluz, Erketz EDT, Amaia Gonzalez Caballeroren akademia eta Sahara Taldea.
Dantzaren Nazioarteko Eguna izango da hilaren 29a, larunbata. Hori ospatze aldera, bi egun lehenago, hilak 27, diziplina artistiko hori lantzen duten herriko zenbait eragilek emanaldiak egingo dituzte 19:30etik aurrera. Eguraldiak laguntzen badu, Okendo plazan jardungo dira, eta laguntzen ez badu, kultur etxean.
Hauek dira parte hartuko duten taldeak: Kukuka Antzerki eta Dantza Eskola, Semblante Andaluz, Erketz EDT, Amaia Gonzalez Caballeroren akademia eta Sahara Taldea.