Silvia Triguerosen solasaldi interesgarriaz gozatu zuten LOTMEko kideek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 24a

Silvia Triguerosen solasaldiko irudia.

Hilaren 21ean, Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteko kideek antolatuta, Silvia Trigueros ultra lasterkariaren solasaldia izan zen Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan. Solasaldian izena eman zuten herritarrek nazioarteko atletaren ibilbidea eta pasadizo ugari ezagutzeko aukera izan zuten.  Atletak egindako Tor de Geants probako bideo batez ere gozatu zuten eta amaitzean, ultra modaliteateko proben edo prestakuntzaren gaineko galdera ugari egiteko aukera izan zuten.