Ostadar Ipar Martxako kideak kirolaz eta aisialdiaz gozatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 24a

Ostadar Ipar Martxako kideak, Perigord Beltzean egindako ibilaldi bateko geldialdian. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Donibane Lohitzune-Bidart, Perigord beltza eta Urbasako San Adrian baseliza eta. Ostadar Ipar martxa taldeko kideak martxoan eta apirilean ez dira geratu

Martxoari amaiera emateko Donibane Lohitzune-Bidart  ibilbidea egin zuten. Giro ederraz eta Iparraldeko kostaldeaz gozatu zuten hamabi kilometroko bidean.

Pazko Astean, aldiz, aste beteko egonaldia egin zuten Perigord Beltzean. Sarlat, Berguerac, Vezac, Beynac et Cazenac edo Vitrac herrietako bideak ezagutu dituzte ipar martxa taldeko kideek. 

Bidaian ez zen guztia kirola izan, turismoa egiteko aukera ere izan zuten, hala nola, Lascaux kobazuloak bisitatu zituzten.

Etxera itzuli eta hilaren 23an, Urbasara egin zuten txangoa. Portupekoleze arkua eta San Adrian baseliza bisitatuz bederatzi kilometroko ibilbide zirkularra egin zuten.

Ostadr Ipar Martxako kideak,  Portupekoleze arkuan. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.