Gaztanbidek idatzitako zarzuelak gogoratu dituzte kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko api. 23a, 21:21

Sinfonía Navarra ganbera orkestrak eta Coral Olitens koruak Gaztanbideren zarzuela handia eskaini dute igande arratsaldean kultur etxeko Auditorioan. Joaquin Gaztanbide zarzuela konpositorea aitzindaria izan zen genero horretan, 48 obra idatzi baitzituen. Ikuskizunean, konposatu zuen lehen zarzuela, La mensajera, entzun ahal izan dute. Javier Echarri Lópezek gidatutako musikariekin Raquel Férnandez sopranoa eta Jose Luis Sola tenorea elkarrekin eta bakarka aritu dira kantuan saioaren zenbait unetan. 

Erlazionatuak

Gaztanbideren zarzuela handia

Txintxarri Aldizkaria 2023 api 23 Kultura