Go!azen telesaileko aktoreek euren kontzertua ekarri dute Manuel Lekuona Kultur Etxera. Aretoa bete dutenetako askok nekatu arte dantza egin dute, bereziki, gaztetxoenek. Go!azen 9.0 ikuskizuna osatzen duten Basakabiko abenturak, maitasun istorioak eta gorabeherak aurrez-aurre ikusi eta haien protagonistekin batera dantzan eta kantuak egiteko aukera izan dute. Hitz guztiak dakizkitela eta pertsonaiak ondo ezagutzen dituztela argi utzi dute eszenariotik egin dizkieten galderei nahiz eskaerei gogotsu erantzunez.
2023 api 22 Kultura