Dantz Pointek proposatutako ezohiko aisia aukerak jende ugari erakarri du Brunet Eneara

Txintxarri Aldizkaria 2023ko api. 22a, 21:43

Musika elektronikoz bete da Oriako Brunet Enea parkea arratsaldeko lehen ordutik. Gau erdia arte halako doinuak entzun, dantzatu eta giro onean gozatzeko aukera izan dute gunera joandako dozenaka lagunek,  bertan aurrera eraman baitute Dantz Point jaialdia. Nahasketa mahaianGiovanni eta Almuedo DJak aritu dira eta haren aurrean pilatu dira zaletu asko, baita ibaiertzeko zelaian ere. Arratsalde-gau berezi baterako nahikoa ez balitz, zer jan eta edan ere izan dute eskura. Jokin Telleria herritarrak sortutako egitasmoa gauzatzen duten bigarren urtea da, ondare artistikoa nahiz historikoa musika elektronikoarekin uztartzea xede du.