Lore eta landare azokak jendez eta kolorez bete du Okendo

Txintxarri Aldizkaria 2023ko api. 22a, 16:38

Lasarte-Oriako Udalak, deKolore Natur Azokak eta Behemendi Elkarteak antolatutako azoka, 10:00etatik 14:30era aurrera eraman dute Okendo plazan. Nahiz eta eguraldi nahasia egon, herrita ugari bertaratu da plazara eskaintza ikusi eta interesekorik topatuz gero, erosteko.

Udaberri giroa nagusi izan da gaur goizean, eta apirilaren gaineko usteei ohore eginez, euria ere izan da lehen orduan. Hobera egiten joan da eta horrek lagundu du herritarrak Okendo plazara joan zitezen. Eguerdi partean asko ziren batean eta bestean begira zebiltzanak, eta salmenta ere izan da, lore edo landareren bat etxera eraman dutenak ez baitira gutxi izan. 

Hazitegiek ekarritako apaingarri naturalez horiekin batera, haiek erabilita egindako produktuak ere salgai jarri dituzte zortzi postuetan, hala nola, bitxiak, haziak, ukenduak edota sendabelarrak. Kilometroakeko materiala erosteko aukera ere izan da. Haurrek udaletxeko arkupeetan jolasetan aritzeko aukera izan dute, eta nahi izan dutenek, baratza bat hasteko behar dutenaren berri izan dute tailer batean.