Biolin sonatek hartu dute Ama Brigitarren komentua

Txintxarri Aldizkaria 2023ko api. 21a, 20:46

Danok Kide elkaretak antolatutako XVIII. Musika Topaketari ekin diote arratsaldean Ars Combinatoria laukotearen emanaldiarekin. Ama Brigitarren komentuko eliza bete egin dute lasarteoriatarrek XVII. mendeko konpositoreen sonatekin osatutako egitarauaz gozatzeko. Biolin doinuak buru, organo, biolontxelo eta gitarra barrokoak elkarrekin jo dute Invidiable fortuna. Biolinerako sonatak izenburua duen kontzertua. Bost piezak entzun dituzte beratartutakoek, Arcángelo Corellik idatzitako hiru eta Antonio Vivaldiren, bi.

 

 

Erlazionatuak

Ars Combinatoria, XVIII. Musika Topaketetan

Txintxarri Aldizkaria 2023 api 21 Kultura