Batzar Nagusietarako Donostialdeko hautagai zerrenda aurkeztu du PSE-EEK. Gaur eguerdian egin du hori, Lasarte-Orian, Askatasunaren parkean. Bertan izan da Jose Ignacio Asensio ahaldun nagusi izateko Gipuzkoako PSE-EEko hautagaia, eta "marka sozialista" aldarrikatu du, "egonkortasunaren, aniztasunaren eta kudeaketa eraginkorraren berme" dela nabarmenduz.
Maiatzeko hauteskundeei begira jarrita uste du bi aukera baino ez daudela: batetik, PSE-EEren “instituzioen aniztasuna eta kudeaketa eraginkorra bermatzen duen ezkerreko eta aurrerabideko proiektu bat” aukeratzea, eta, bestetik, "alderdi abertzaleen eta Podemosen proiektu identitario, subiranista eta baztertzailea hautatzea".
Gaineratu du maiatzaren 28a gipuzkoarrentzat “une erabakigarria” izango dela: "Erabaki beharko dute euren ongizatea defendatu ala ez, PSE-EEri babesa emanez, hori baita nazionalismoarekiko alternatiba, egonkortasunerako eta elkarbizitzarako bermea delako, alderdi abertzaleen hegemoniak dakarren arriskuaren aurrean, alderdi horiek lehentasuna ematen baitiete “eraikuntza nazionalari edo obsesio independentistei”, Podemos kausa independentistaren aliatua den proiektu batean. Hori dela eta, ohartarazi du “Podemosi botoa ematea EH Bilduri botoa ematea” dela.
Hondakinen kudeaketa ebaztean bere alderdiak izan zuen egitekoa ere aldarrikatu du Asensiok: "EH Bilduk Gipuzkoa kaosean eta geldialdian murgilarazi ondoren, baita atez atekoaren inposaketak eragindako suminduraren ondoren ere, PSE-EEren kudeaketa erabakigarria izan da arazo horren konponbiderako".
Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Donostialdeko hautagaiak
Asensiok esan du Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Donostialdeko hautagai zerrenda osatzen duten hamazazpi gizon eta emakumeek “ilusioa eta handinahia” dutela, baita herritarrenganako “entzute eta hurbiltasunean oinarritutako kudeaketan esperientzia" ere. Eskualdeak behar duen eraldaketari ekiteko Gipuzkoako gehiengo sozialarentzako proiektua "marka sozialista dela nabarmenduz amaitu du hitzartzea.
Hauek dira Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Donostialdeako hautagaiak:
- Susana Garcia Chueca (Enrique Casas)
- Jesus Zaballos De Llanos (Lasarte-Oria)
- Arritxu Marañon Basarte (Enrique Casas)
- Iñaki Mugica Flores (Lasarte-Oria)
- Edurne Mendi Gabarain (Enrique Casas)
- Ricardo Crespo Rubio (Hernani)
- Maria Jesus Egido Moreno (Enrique Casas)
- David De Miguel Les (Enrique Casas)
- Nuria Fernandez Castrillo (Lasarte-Oria)
- Patxi Suarez Perez (Enrique Casas)
- Liliana Daza Perez (Margarita Nelken)
- Mikel De Aralar Sardon (Margarita Nelken)
- Mari Carmen Gomez Perales (Luis Arbella)
- Mikel Maestro Insausti (Enrique Casas)
- Maite Sánchez Garcia (Luis Arbella)
- Begoña Palos Barbero (Margarita Nelken)
- Julio Astudillo Rodrigo (Enrique Casas)