Jubenil 2. mailako Peru Urdanpilletak, Haritza Diaz de Gereñuk eta Beñat Olazabalek Lau eta Erdiko lehia jokatuko dute.
Txapelketako hasierako fasean, multzo ezberdinetan izango dira herriko pilotariak eta lehen jardunaldian Diaz de Gereñuk atsedena izango du.
Eskolarteko mailan, Oier Jauregi alebina ere modalitate bereko Gipuzkoako txapelketan lehiatzeko aukeratu du federazioak. Hamar gazte izango dira txapela eskuratzeko lehian eta Jauregi herritarra da horietako bat.
Itxaso Iparragirrek, aldiz, alebin nesken mailako Gipuzkoako txapelketa lehiatuko du.
Eta pilota eskolako gaztetxoek bikotekako Udaberri txapelketari ere hasiera emango diote. Intzak alebin 1. mailan bikote bakarra izango du.
Neurketak:
Jubenilak 2. maila, Lau eta erdia
- Gazteleku (Salbador) - Intza (Olazabal) Ostirala. 18:30. (3. partida) Arrate, Andoainen.
- Intza (Urdanpilleta) - Oiarpe (Lasa) Igandea. 11:15. Michelin kirol guneko pilotalekuan.
Udaberri txapelketa, alebinak 1. maila
- Hernani 2 - Intza Larunbata. 16:00. Udalekoa, Hernanin.