Lehen lasterketan, Ricardo Sousak eta Diva Victoriak eraman zuten Arkupe saria. Cristina Perezek eta Fiji Goldek jarri zioten erritmoa lehiari. Jarraitzen bakarra Julia Zambudio eta Irati Dream bikoa izan zen. Alabaina, ez batak ez besteak ez zituzten indarrak ongi neurtu. Bugati bihurgunean atzetik zetorren Sousa-Diva Victoria bikoteak aurre hartu eta zuzengunean erraz ihes egin zien garaipena lortuz.
Bigarren sarian ere Sousa izan zen garaile. Oraingoan Pantxineta gidatu zuen jockey portugesak eta Marbell ileapaindegiaak babestutako lehia eraman zuen. Lehia polita izan zuen azken metroetan Upsilon-Sikoriva eta Marchelo-Loaiza tandemekin.
Hirugarren saioan, Vaclav Janacek eta Conception Line bikoak lortu zuen Hiru Aldeta Saria. Julia Zambudiok gidatutako Sixteen Tons atzean utzi ostean, Cosmic Goddessek eta Cristian Perezek ez zieten lan erraza jarri.
Le Rafele eta Julia Zambudiok eskuratu zuten laugarren saioko garaikurra, Berasategui kafeak. Goizeko ezustekoa izan zen. Hasieratik laterketa buru jarri zen erritmo bizian eta aurkariek ez zuten harrapatzeko aukerarik izan.
Eta denboraldiko azken podiuma, Haune Interiorismo saria, Tirso de Molina eta Daisa Sikoriva bikoarentzat izan zen. Aldufoof eta Nico de Julian bikoak hasieratik jo zuen zartada eta lehen postuan izan zen zuzengune erdira arte. Orduan, atzetik zetorren Tirso de Molinak gainditu eta garaipena erdietsi zuen.
