Osasun zentroan larrialdi zerbitzua berrezartzeari buruz hitz egingo dute gaurko udalbatzarrean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 20a

Apirileko ohiko bilkura egingo du gaur udal korporazioak. Jorratuko duten gaietako bat izango da Alkatetzaren proposamen bat, Osasun Zentroan larrialdi zerbitzua berrezartzeari buruzkoa. Saioa 18:30ean hasiko da, eta bertaratu ezin dutenek udalaren YouTube kanalaren bidez jarraitu ahalko dute.

GAI ZERRENDA
  1. 2023ko martxoaren 9an eta 30ean egindako bilkuren aktak onartzea.
  2. 2023ko aurrekontuko 1. kreditu gaikuntzak: espediente bidez egin beharreko kreditu aldaketaren berri ematea.
  3. 2023ko aurrekontuko 1. kreditu gehigarriak: espediente bidez egin beharreko kreditu aldaketaren berri ematea.
  4. 2023ko aurrekontuko 1. kreditu gehigarriak: espediente bidez egin beharreko kreditu aldaketaren berri ematea.
  5. 2022 ekitaldiko aurrekontu likidazioaren kontu ematea, Alkatetzak aurtengo martxoaren 23an emandako ebazpen bidez onartutakoa.
  6. Udal titulartasuneko Zabaleta Berri 2 eta Zatarain 3 lursailak lehiaketa bidez besteretzeko esleipen proposamena.
  7. Lasarte-Oriako Arau Subsidiarioen IV. tituluko 4.5 a2) artikulua aldatzeko proposamena behin betiko onartzea.
  8. Alkatetzaren proposamena: Osasun Zentroko larrialdi zerbitzua berrezartzeari buruzkoa.
  9. Galderak eta eskariak.