Bertso afaria egingo dute Lasartearra elkartean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 19a

Lierni Rekondo eta Ane Labaka, sanpedroetako bertso saio batean.

Lasartearra elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten, eta, ospatzeko, zenbait jarduera aurrera eramango ditu datozen asteetan. Horietako bat izango da maiatzaren 12ko bertso afaria: Ane Labaka eta Lierni Rekondo bertsolariak gonbidatuko dituzte. Erribera kaleko 10. zenbakiko egoitzan egingo dute jarduera, 20:30ean hasita. Antolatzaileek jakinarazi dute zabalik dagoela izen ematea, 18 euroren truke. Partaideek ekitaldiaren egunean bertan ordaindu beharko dute.

Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean antolatu du ekimena Lasartearrak.