LOTMEko kideek Izarraitz mendilerroaz gozatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 19a

LOTMEko kideak Izarraitz mendilerroan barrena egindako ibilbideko irudian. Arg.: LOTME.

Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteko kide eta lagunek, hilaren 16an, Izarraitz mendilerroan barrena ibili ziren. Erlo, Xoxote eta Kakute mendian zeharkatuz 16 kilometroko bidea egin zuten. Amaieran Azpeitian bapo berreskuratu zituzten indarrak. Egun horretan bertan taldeko kide Juan Mari Marcos (02.25) eta Jose Ignacio Elvira (02.42) Berako XVII. Maratoi Erdian izan ziren lehian. 

Elvira (ezker) eta Marcos (eskuin) talde kideek Berako Maratoi Erdian parte hartu zuten. Arg.:  LOTME.

Hitzaldia

Era berean, LOTMEk Silvia Trigueros trail lasterkariarekin solasaldia antolatu du hilaren 21ean, 19:00etan, Manuel Lekuona kultur etxean. 

Ekimena doakoa den arren, hitzaldi-aretoko plazak mugatuak dira eta izena eman behar da taldearen webgunean.