Maite Aizpuruarekin ezkonduta zegoen (artikulu hau ilustratzen duen argazkian biak azaltzen dira, urrezko ezteiak ospatzen). Lehen esan bezala, herriko ekimen askotan parte hartu zuen, eta sustatu ere bai: adibidez, Okela Eguna, Okendo plazan urte askotan ospatu zena. Zumaburu auzoko Arantzazuko Ama parrokian ere lagundu zuen, eta behin baino gehiagotan eraman zuen gurutzea Azkortera, Aste Santuko ospakizunetan.
Palomo Linares elkarte gastronomikoko bazkide izan zen Manuel, eta Lasarte-Oriako beste egoitza batzuetara joaten zen sarritan, adibidez, Lasartearrara. Mendizale amorratua ere bazen, eta perretxikoak jasotzen aditua. Gaixo zegoela, zaletasun hori erakutsi zien Ana eta Izaskun alabei. Goian bego!