Lore eta landareen azoka egingo dute, larunbatean Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko api. 18a, 18:28

X. Lore eta Landareen azoka antolatu dute Behemendi elkarteak, deKolore Natur Azokak eta Lasarte-Oriako Udalak. Larunbat honetan izango da, apirilak 22, Okendo plazan, 10:00etatik 14:30era.

Lore eta landareen erakusleiho bilakatuko da Okendo plaza larunbat honetan, hilak 22. Behemendi Elkarteak, deKolore Natur Azokak eta Lasarte-Oriako Udala dira antolatzaileak, eta iragarri dutenez, ohi bezala Okendo plazan egingo da aurtengoa ere. Bi ordu eta erdiko tartea izango dute herritarrek produktuak ikusi edota erostera joateko, eta etxeko txikientzat, aldiz, jolas eta tailerrak iragarri dituzte. 

Zortzi postuk osatuko dute aurtengo azoka. Izango dira, horien artean, landare eta lore naturalak eskainiko dituztenak, baita haziak, kosmetika naturaleko produktuak, edota lore eta landareekin egindako bitxi eta bestelako produktuak salduko dituztenak ere.  Horien guztien artean, bat lasarteoriatarra, hazi ekologikoena. 

Antolatzaileak pozik agertu dira beste urtebetez egitasmoa aurrera eramango dutelako, eta adierazi dute, espero dutela beste hainbestez horretan jarraitzea. Herritarrei dei egin diete kalera irten eta azokaz goza dezaten.