'Tradizioari traizio' bertso saioa antolatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko api. 18a, 12:32

Irudian, 2018ko bertso saioko une bat.

Udaberriko bertso saioa antolatu du Ttakun Kultur Elkarteak hilaren 29rako, Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean; kultur etxeko auditorioan izango da, 20:00etan. Tradizioari traizio izenburu iradokitzailea jarri diote antolatzaileek aurtengo hitzorduari. Ane Labaka, Onintza Enbeita eta Andoni Egaña bertsolariek Beatriz Egizabalek jarriko dizkien gaien gainean hausnartuko dute. Sarrerek 6 euro balio dute eta aurrez aurre nahiz Kutxabank Sarrerak atarian eros ditzakete ikus-entzuleek.

Aipatutakoez gain, beste zenbait artista igoko dira kultur etxeko oholtza gainera: Uxue Odriozola, Araitz Ramos, Javi Herros, Ibai Morales edota Earra bertso eskolako ikasle gazteak, besteak beste. 

Harremanetarako zenbait bide eman dituzte antolatzaileek: kultura@ttakun.eus helbide elektronikoa eta 695 78 53 89 nahiz 943-37 14 48 telefono zenbakiak.