Baloreetan hezteko jardunaldiak aurrera eramango ditu Danok Kide elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 18a

Eliza katolikoaren gaur egungo egoeraz mintzatuko da Felix Garitano.

Maiatzaren 3tik 5era baloreetan hezteko jardunaldiak egingo ditu Danok Kide elkarteak, bertako ordezkari Jesus Mari Egizabalek jakinarazi duenez. Egun bakoitzean hizlari bat gonbidatuko dute Manuel Lekuona Kultur Etxera.

EGITARAUA
  • Maiatzaren 3an, asteazkenarekin, El camino del duelo solasaldia, Iñaki Perez de Arriluzearen eskutik.
  • Maiatzaren 4an, ostegunez, Vida después de la vida hitzaldia, Mikel Lizarralderen eskutik.
  • Maiatzaren 5ean, ostiralarekin, ¿Qué está pasando en la iglesia actual? solasaldia, Felix Garitanoren eskutik.

Aipatu hiru solasaldiak 19:30ean hasiko dira.