Udaltop topaketetan izena emateko azken eguna maiatzaren 2a izango da

Txintxarri Aldizkaria 2023ko api. 18a, 09:49
Kultur etxeko auditorioa lepo bete zen iazko Udaltopen.

Maiatzaren 11n eta 12an egingo dute Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen XV. Topaketa, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Antolatzaileek gogorarazi dute izena emateko epea egun batzuk lehenago amaituko dela, maiatzaren 2an hain zuzen, asteartearekin. 

Bat, bi, hiru... Eskolaz kanpokoa euskaratik eta euskaraz izenburupean, 16 urte bitarteko ikasleen eskola orduz kanpoko jardueretan euskararen erabilera sustatzeko adibide praktikoak ezagutaraztea eta zabaltzea izango da Udaltop topaketaren helburu nagusia aurten. 

Antolatzaileek egitarau oparoa prestatu dute aipatu gaiaren gainean hausnartzeko. Izena emateko azken eguna maiatzaren 2a izango da, asteartea.