Lasarte-Oriako korrikalariek atsedenik ez dute hartu

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 14a

Borja Granado (atzean, kamiseta grisa eta berdea duena), probaren hasieraren zain. Arg.: Reventon El Paso

Donostia, Nafarroa edo Kanarai Uharteak. Lasarte-Oriako korrikalariek hileko lehen asteburuak lehian egin dituzte eta horietako batzuk lehen postuetan izan dira. LOTMEko kide Borja Granado herritarra esate baterako Reventon El Paso Fred.Olsen Express probako Maratoiean zazpigarren izan da eta talde kide Sergio Ramirez laugarren Arguedaseko igoeran

Kanaria Uharteetako La Palman Reventon El Paso Fred.Olsen Express proba jokatu da hilaren 8an. Ibilbide ezberdinak izan dira Ultra Trailetik Starter mailara eta Maratoien parte hartu du Borja Granado herritarrak. El Paso herri inguruan dauden Caldera de Taburiente zein Cumbre Vieja parke naturalak igarotzen dituen ibilbideak 42,2 kilometro eta 2.448 m+ ditu. Herritarra 04.10.55 marka egin zuen helmugan eta zazpigarren sailkatu zen. Bere atzetik Ainara Urrutia emakumezkoen mailako garailea iritsi zen.

Egun bat lehenago Nafarroako Arguedas herrian Yugoko baselizako igoera izan zen. 22,31 kilometrotako zein 11,28 kilometrotako lasterketei egin zieten aurre parte hartzaileek; proba luzean Sergio Ramirez laugarren sailkatu zen 01.33.46 denbora eginez.

Beste probak

Bestalde, hilaren 2an, Donostiako Maratoi Erdia eta 10K probak lehiatu ziren, Donostian. Eguraldiari aurre eginez, hainbat herritarrek proba motzean parete hartu zuten; azkarrena Raul Gomez Margallo izan zen (34.27).

Raul Gomez Margallo, Maratoi erdiko 10 K proba lehiatzen. Arg.: Javier Zatarain.

Egun horretan bertan, VII Arrasate-Udalaitz Mendi Lasterketa ere izan zen. Udalaitz eta Besaide mendietatik barrena 21 kilometro eta 1.250 m+eko ibilbidea egiten dute parte hartzaileek. Bertan izan zen Xabier Mujika herritarra eta helmugan 01.43.54 marka egin zuen.