Hondarretako pistan jokatu zen Hipodromoko hirugarren jardunaldia

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 13a

Hirugarren jardunaldian, hondarrean lehiatu ziren lau proba. Arg.: Isaac Farré Rico.

Eguraldiak baldintzatu zuen Udaberriko denboraldiko hirugarren saioa atzo Hipodromoan. Euripean egin zieten aurre jockey eta zaldiek egitarauko bost hitzorduei. Lehen lasterketako ezbehar batek belar pistaren egoera zalantzan jarri zuen eta lehiak hondarretako eremura aldatzea erabaki zuten antolatzaile eta jockeyek. Julia Zambudio jockeya bi lasterketetan izan zen garaile

Eguneko lehen lasterketa Sukoa Budindenda sarian izan zen. Hasieratik buru jarri ziren Julia Zambudio eta Trescalcetines eta arazorik gabe iritsi zen helmugara. Alabaina, azken bihurgunean jockeyetako bat zalditik erori zen eta gainerako partaideek kexa jarri zuten pista labainkor zegoelako. Antolatzaile zein jockeyek eremuz aldatzea adostu zuten jardunaldiak aurrera egin ahal izateko eta hondarrean lehiatu ziren gainerako lau probak. 1996 urtetik ez zen horrelakorik gertatzen.

Ormazabal Loredenda sarian Quejok eta Mario E. Frenandezek lehen kolpea eman bazuten ere, bihurgunean atzetik zetozen Ricardo Sousak eta Smash Hitek gainditu eta lehenak iritsi ziren helmugara.

Love Fifteen Ricardo Nicolas Vallesek gidatuta nagusitasun handiz irabazi zuen Herriko Etxe jatetxea saria.

Laugarren lasterketan Julia Zambudioren bigarren garaipena izan zen eta Nyala gidatuz lau gorputzeko aldearekin Aldatz Hortz Klinika saria eraman zuen.

Oria Txiki taberna izan zen eguneko azken saria eta azken luzean aurrean jarri zen Muguetajarra eta Vaclav Janace bikoaren eskuetara joan zen saria.

Lasarte-Oriaren presentzia

Hirugarren jarunaldi horretan, Lasarte-Oriako Aterpeako komertzioen ordezkariak izan ziren garaikur ezberdinak banatzen eta herritarrik ere izan zen oroigarriak jasotzen. Sukoa Burdin denda saria Jose  Antonio Martinezek jaso zuen Ion Elarre prestatzailearen ordez. Jose zaldien zaletu amorratua da, padockeko ohikoa da eta prestatzaile zein jockeyekin harreman ederra du. Horregatik, Elarrek podiumera igo eta oroigarria jasotzeko aukera eman zion herritarrari.

Jose Antonio Martinez herritarrak jaso zuen jardunaldiko lehen saria. Arg.: Isaac Farré Rico.