Gaztetxoen danborradan izena emateko epea datorren asteartean irekiko dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 13a

ATLO elkarteak ezagutarazi du datorren asteko asteartetik ostegunera artekoa izango dela sanpedroetako gaztetxoen danborradan izena emateko epea. Interesa dutenek kultur etxera joan beharko dute egun horietako batean, 18:00etatik 19:00etara.

2006 eta 2016 artean jaiotakoek hiru aukera izango dituzte: danborrak nahiz kupelak jo edo kantinera izan. 2017an eta 2018an jaiotakoek, berriz, bi: kantinera edo gastadorea izan.