Donostia Arraun Lagunak-ek eraman zuen San Pedroko XIV. Test Estropada

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 13a

Donostia Arraun Lagunak-eko eskifaia, banderarekin. Arg.: Oarsoaldeko Hitza.

Hilaren hasieran denboraldi aurreko azken test garrantzitsuari egin zioten aurre traineruek, San Pedroko XIV. Test Estropada. Herritarrak kide dituzten Donostia Arraun Lagunak, Hondarribia eta Hibaika lehiatu ziren Pasaiako uretan. Eguraldiak baldintzatutako bandera altxa zuen Lugañeneko kapitainak

Hilaren 1ean, Pasaiako badian San Pedroko XIV. Test Estropada lehiatu zen. Itxaso zakarra zela eta, estropada eremua moldatu eta badia barruan jokatu behar izan zen hitzordua. Erlojupekoaren aurka egin zuten maila ezberdinetako 50 ontzik bost txandatan.

Emakumezkoen txanda bigarrena izan zen, Aiora Belartieta herritara kide duen Donostia Arraun Lagunak azkenetakoa izan zen lehian sartzen. Hiru luze eta bi ziabogako bidea egiteko 15.45,95 behar izan zituen Lugañekek eta sailkapeneko buru jarri zen Donostiarratik bederatzi segundora. Oriok zein Tolosaldeak egindakoaren zain geratu behar izan zuen Donostiako eskifaiak eta ez batak ez besteak marka ondu ezin izan zuenez, Donostia Arraun Lagunakek eraman zuen sari nagusia.

Intza Fernandezen Hondarribiak seigarren (16.41,45) amaitu zuen jardunaldia. Txandako seigarren postuan egin zuen arraun eta ezin izan zuen moemntu horretan lehen zihoan Hibaika garaitu.

Eta Gaizka Ormazabal kide duen Hibaika hogeitabosgarren sailkatu zen gizonezkoen mailan.

Gaizka Ormazabal herritarra (seigarrena eskubitik hasita), Hibaikako traineruan. Arg.: Oarsoaldeko Hitza.