Errepide bustiari zein abiadura-kaxako arazoei aurre egin behar izan zien herritarrak entrenamendu ofizialean. Bere lan taldearen laguntzaz, ibilgailua saio kronometratuei aurre egiteko prest jarri eta laugarren postua berreskuratu zuen Mansok. Bigarren igoeran bere onena emanez, hirugarren denborarik onena egin zuen, 02.24,769.
Probako garaile Joseba Iraolak (02.14,711) eta Arkaitz Ordokik (02.23,055) gainditu zuten herritarra. Biek 10. mailan lehiatzen dute, beraz, Lasarte-Oriako gidaria 9. kategoriako garaile izan zen.