Datorren urteko Inauterietan mozorrotzeko ideiak proposatu ditzakete herritarrek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 12a

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du hasi dela 2024ko Inauterietako gaia aukeratzeko parte hartze prozesua. Lasarteoriatarrek hilaren 30era arte izango dute proposamenak egiteko. 

Hiru era hauetara parte har dezakete herritarrek:

  • Etxean jaso berri duten eskuorria bete eta herrian barrena udalak jarri dituen postontzietako batera bota. Maialen Chourraut kiroldegian, udaletxe zaharrean, Manuel Lekuona Kultur Etxean, Gaztelekuan eta Sexuen Elkarbizitzarako Emakumearen Zentroan daude kutxak.
  • Udalaren webgunean, esteka honetan.
  • Mezu elektroniko bat bidalita partehartzea@lasarte-oria.eus helbidera.

Proposamenak jaso ostean, udaleko kideek konpartsei helaraziko dizkiete, erabakia haiekin batera hartzeko.