Brunet Enea parkean egingo dute aurtengo Dantz Point jaialdia

Txintxarri Aldizkaria 2023ko api. 12a, 10:44

Ama Brigitarren komentu kanpoaldean egin zuten Dantz Point jaialdia iaz.

Musika elektronikoa eta herrietako ondare artistikoa nahiz kulturala uztartzen ditu Jokin Telleria lasarteoriatarrak sortutako Dantz Point jaialdiak. Aurtengo topaketa Oria auzoko Brunet Enea parkean egingo dute hilaren 22an, larunbatez, 19:00etatik aurrera. 

Giovanni eta Almuedo DJak ez ezik, beste zenbait artista ere gonbidatuko dituzte hilaren 22ko saiora. Lasarte-Oriako Udalak babestutako ekimena da.