'Como agua para chocolate' balletaren emanaldi digitala egingo dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2023ko apirilaren 12a

Danok Kide elkarteak gaur arratsaldean egingo du aurtengo opera zikloko pasea: Como agua para chocolate balleta proiektatuko du, Royal Opera House areto entzutetsuan iazko ekainaren 9an egindako ikuskizuna, hain zuzen. Sarrerak kultur etxeko leihatilan eskura ditzateke herritarrek, 9 euroren truke. Emanaldia 19:00etan hasiko da.

Mexikon bizi da Tita, familiarekin. Pedro ezagutu eta maitemindu egingo da, baina ezingo du berarekin ezkondu, alaba gazteena izaki ama zaindu behar duelako. Egoera horrek eragiten dizkion sentimendu guztiak sukaldean prestatuko dituen jakien bidez erakutsiko ditu emakume gazteak. Titaren aldartea aldatu egingo da bere bizitzan gertatuko zaionaren arabera, eta ingurukoek gero eta ondorio larriagoak pairatuko dituzte horren eraginez.