Zaldi lasterketen zaletuek gaur goizean hitzordua dute Donostiako Hipodromoan. Udaberriko denboraldiko hirugarren jardinaldia jokatuko da 11:35ean. Bost lasterketak Aterpea merkatarien elkarteko beste hainbeste establezimenduk babestuko dituzte: Sukoa burdindenda, Ormazabal Loredenda, Herriko Etxea jatetxea, Aldaz Hortz Klinika eta Oria-Txiki taberna.